Larresoro, Erdi Aroa

Sancti Martini de Riberalonga : Larresoron lehen izena

Sancti Martini de Riberalonga izeneko parropiaren sortzea agertu da XIII. Mendeko dokumentuetan, Larresoro eta Haltsu elgarretaratuak, hauen izenak 1510-eko apezpiku gutun batean agertzen baitira. Bi date horien artean, Larresoro barne hartzen du Lapurdiko bizkondea, Nafarroako erresumaren 1032-tik 1122 arte, Akitaniako Dukerriaren, Ingalaterrako erresumaren 1154-tik 1451 arte eta 1451-tik goiti Frantziako erresumaren bat bestearen ondotik meneko izan da. Bainan 6 mende hauek haste hastetik markatuak dira Santiago beilaren erlijioneko mugimendu handiarekin, Ospitalia etxeak horren lekuko dudarik gabe agertzen duena.

 

Santiago bideak

Baionara, beilariak heldu ziren Flandres itsasotik edo Landesetako bidetik. Gutienez lau bidetarik berriz joaiten ziren, Uztaritzeri buruz Errobi barne hartzen duena. Lapurdi barnean, bere erdiko kokagune izaitea gatik, Larresoro beilarien pasaiaz hunkitua zen. Domingo de Hospitali 1256-an aipatua da Baionako « Urrezko Liburuan » lekuko gisan, Lehuntze eta Urdazubin finkatutako premonstratarren meneko egon zen Larresoroko  Ospitalia etxea egiaztatzen duena.