Larresoro, Protohistoriatik
Jatorrian
Pasaia bide zaharren gurutzean, Errobi eta Latsa arroak ipar-ego norabideetan hartzen dituztenak eta Aran, Errobi eta Urdazuri haranak ipar-hegoalde norabideetan lotzen dituztenak, Larresoro da Lapurdi barneko bidekurutze natural bat.
Hondarkin bakarra : Pekatenbordako tokia
Gaudeul jeneralak 1977-an identifikatu eta itxuratu zuen toki hau, burdin arokoa litazkena. Lurreko bi harresi zintrokidez egina zen, goren maila inguratuz. Suharri pikatuak eta gezi punta bat han bilduak izan ziren. Handik ez urrun, Ospitalia gaineko mendixkan, erromatarrek eraikinen estaltzeko baliatzen zituztenak 1846-an agertu zituzten. Bi zati horietarik, bizileku bat sortzea segur litake ados izanez denbora horietan Lapurdi ezagutua zena : historia-aitzineko eta protohistoriko tokiak, Hazparneko harria, Lapurdumen sortzea.