Eliza et Bürgüa
Herri berria
XIX. mendearen bukaera arte, eliza hilerriaren erdian zen, sartzean dagon orai ere Serorateguia, andere seroraren etxea. XVII. mendekoa zen. 1852-tik goiti, Fabrikako kontseilua eta Herriko Kontseilua kezkatuak ziren haren andeatzearen gatik. Erabaki andana batek ohartarazten dute nola antolatzearen kostuak herriko ahalak gainditzen zituela. Kalteak ezin antolatuak izanez, haren hestea 1884-ean gertatu zen. Kultu lekua aldaratua izan zen Plazan kokatu Aldaya etxean. 1932 arte, ezkilak dituen etxe hau eta inguruan den lurra Jean (Gerezietako Apeza) et Martin Ithury anaiek emaitza egin zuten. 1892-an, eliza eraikitzen hasi zen lur hunen gainean. Erretaularen eta eliza zaharreko galerien saltzea eta harpidetza bat finantzaketa ez ziren aski ezkila dorrearen eraikitzeko. 1931-an egina izan zen.