Bizi ingurumena
SYNTHESE DES REUNIONS DE QUARTIERS
Herritartasuna
Ingurumena eta herritartasunari dagozkien errespetu arauak gogoan
(Departamenduko Osasun Arauditik hartua)
84. artikulua - Hondarkinen desagertaraztea
Debekatuak dira edozein motatako hondarkinen biltegi basati baita etxeko hondarkinen edozein deskarga ere.
Etxeko hondarkinak eta bestelako hondarkinak kanpoan erretzea ere debekatua da.
103-2. artikulua - Partikularren obrak eta xitxuketa
Obrak egiteko epeak finkatzen ditu araudiak :
- Lanegunetan, 8:30-tik 12:00 arte eta 14:30-tik 19:30-ra ;
- Larunbatean, 9:00-etatik 12:00-etara eta 15:00-etatik 19:00-etara ;
- Igandetan eta besta egunetan, 10:00-etatik 12:00-etara.
104. artikulua - Animalien garrasiak
Animalien jabeak, batez ere zakurrenak, behar diren neurri guziak hartzera behartuak dira, baita animaliek etengabe harrabotsik ez egiteko edozein dispositibo erabiltzera ere, auzoentzat trabagarri izan ez dadin.
Departamenduko Osasun Araudi osoa Pirinio Atlantikoetako Prefeturaren webgunean kontsulta daiteke : www.pyrenees-atlantiques.pref.gouv.fr
Auzoen arteko arazo baten kasuan : justizia bateratzailea
Justizia bateratzea, desadostasunak konpontzeko adiskidantzazko modu bat da (MARD, frantsesez), maiz eguneroko bizitzako arazoetan oinarritua.
Edozein auzitik kanpo har dezake esku, edo epaile baten aitzinean, edo epaile horrek justizia bateratzaile bati ordezkaritza ematen badio.
Prozedura erraza, zalua eta urririk da.
Eraginkorra bada, alderdiek hitzarmen oso edo partziala sinatu behar dute, justizia bateratzaileak egiaztatua. Epaileak erabaki hori ofizialki onartu dezake, « epaiketa-balioa » emateko.