Auzoentzat planoa
Basaburuko auzoa RD918 errepidetik Basaburuko Bidera arte doa, Mordoiko bidea, RD 932-tik RD20-ra. Arandako bidea, Borddako bidea, Eskandako bidea, Erregeniako bidea, Harrietako bidea eta Larrondoko bidea ere sartzen dira. Harraga, Mordoia, Kosteroa, Ibar Basaburu eta Basaburuko lekuek ere osatzen dute auzoa.
Erretanglako auzoa, Erretanglako eta Erretangla Gaineko bideek osatzen dute, baita biak lotzen dituen RD20 errepideak eta Ibarreko bideak ere.
Loketako auzoa RD20 eta RD932 errepideen artean kokatzen da, eta Akerretako bidea, Bettirieniako bidea, Loketako bidea zein bidexka, Zibidehandiko bidea eta Pordoinaeneko bideez osatzen da.
Legarriako auzoa Legarreko bideaz osatua da bereziki, Loketako auzoaren zolan.
Choperako auzoan, Ezpeletarako RD20 errepidea sartzen da, Salsamendiko bidea, Bordaberriko bidea eta Erretanglako bidearekin (eskuinaldea).
Jatorriz Choperako auzoan sartua, Orkatzberoko auzoa Orkatzberoko bidearen bi aldeetan hedatzen da.
Inthalatzeko auzoa herri barneko etxeek osatzen dute, erdian den RD20 errepidearekin baita Bazterretxeko bidea, Erretor bidea, Gaineko etxeko bidea, Haurtzaindegiko bidea, Inthalatzeko bidea, Jauregiko bidea, Musugorriako bidea, Oihaneko bidea, Plazako bidea, Donareneko Bidea, Xerrendako bidea eta Sorrondoko bidearekin.
Sorrondoko auzoa autoa partekatzeko aparkalekutik abiatzen da, herriko etxerantz eta RD20 errepidera doan CD650 bidearen ezkerraldetik. Sorrondoko bidearen bi aldeetan hedatzen da, Oihaneko bidea eta Orgilaneko bidea barne.
Plazako auzoa, herriko etxera doan CD650 bidearen eskuinaldean dago ; RD20 errepidea hartzen du Pozta Zaharreko bideraino. Herri Ondoko lotizamendua auzo horretan sartzen da, Sagardianeko bidea, Sorrogaineko bidea eta Seminarioko bidearekin baina baita Herri Ondoko bidea, Eskolaohiko bidea zein Trinketako bidearekin.
Halzugaraia auzoa Ospitalea eta Inthalatze-Plaza auzoen artean kokatzen da, RD20 bidearen bazterrean. Aintzirako bidea, Bordagaineko bidea, Hesieneko bidea eta Xaldunaeneko bidea auzoaren barne dira.
RD20 errepidearen beste aldetik hilerrira, Portuita auzoa Eiheraberriko bidea, Etxenikako bidea, Ospital Etxeberriko bidea, Ote berrogaineko bidea, Ote Berroko bidea eta Portuitako bideaz osatua da.
Herria eta Uztaritzeren zolan, Ospitaleko auzoa Ospitaleko bideaz osatzen da.
Kaskoinkarrikako auzoa, Pelerenbordako bidetik RD88-ra igaiten den mazelan kokatua da, Habantzako bidea eta Ametzarreko bidearekin. Uhaenia izeneko lekua ere auzo horren barne da.
Laganoako auzoa Uztaritze/Zuraidera doan RD88 errepidearen bukaeratik hasten da. Pelen Bordako eremua eta Larreko bidea auzoan sartzen dira.
Belaikako auzoa Uztaritzeko herriaren mugan da ; Errobiren bazterretik RD932-ra doa.
Belaikari jarraiki, Errepirako auzoa Errobi bazterretik mugakide den Haltsura doa.