Hondakinen kudeaketa

Hondarkinen bereizketa, denen afera

SIVOM Errobiri jarraiki, Euskal Hirigune Elkargoak hondarkinen bilketa eta tratamendua bermatzen ditu.
Zehaztu behar da gaitasun honen bidez, zuzenean arduratzen dela bilketaz (nahas-mahas sakatu eta bereiziak diren hondarkinak biltzeko itzuliak), baina Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoari transferitzen zaiola tratamendurako.

Hondarkintegiak eta bereizketarako manuei buruzko xehetasunak :

  • Tel : 05 59 93 74 55

Herri elkargoaren ataria bisitatu : www.communaute-paysbasque.fr

Hondarkintegien ordutegia

Zuraideko hondarkintegia :

  • Asteartean : 9:00-12:00
  • Asteazkenean : 14:00-18:00
  • Ostiralean : 14:00-18:00
  • Larunbatean : 9:00-12:00 / 14:00-18:00

Itsasuko hondarkintegia :

  • Astelehenean : 14:00-18:00
  • Asteazkenean : 9:00-12:00 / 14:00-18:00
  • Ostegunean : 14:00-18:00
  • Ostiralean : 14:00-18:00
  • Larunbatean : 9:00-12:00 / 14:00-18:00

Uztaritzeko hondarkintegia :

  • Astelehenean : 9:00-12:00
  • Asteartean: 14:00-18:00
  • Ostegunean : 9:00-12:00 / 14:00-18:00
  • Ostiralean : 9:00-12:00
  • Larunbatean : 9:00-12:00 / 14:00-18:00

Etxeko hondarkinen bereizketa, erreflexu ona !

Etxeko bereizketari esker, familia bakoitzak bere hondarkinak bereizten ditu balorizazio sektore berrietara bidaltzeko.

Herritar bakoitzak erabakitzen balu bere paperak eta estalkiak bereiztea, urtean 130 kg-ko ekairen birziklapena segurtatuko luke.
Bereizteko jarraibideak errespetatuz, ondoko ekintzak ahalbidetzen ditugu :

  • Produktu eta estalki berriak sortzeko bereizketa
  • Hondarkin berdeen balorizatzea
  • Lehen gaiak eta baliabide naturalen ekonomia. Tona bateko plastikarekin, 830 litro petrolio aurrezten dira
  • Puskak eta materialak berrerabiltzea, zailtasunak dituzten pertsonentzat
  • Lanpostuen sortzea (bilketa, bereizketa zentroa, birziklatze sektoreak, hondarkintegiak)
  • Ingurumena zaintzea. Plastikozko botoila batek 100 eta 1000 urte bitarte behar ditu desagertzeko ; berinazko botila batek, 1000 urte baino gehiago.

Estalkien gainean diren logoak eta sinboloak :

Ekoontziak

Kasu, logo honek ez du erran nahi estalkia birziklagarria denik !
Soilik erran nahi du ekoizleak Ekoontzien programan parte hartu duela zerga baten bidez.

Birziklatzearen logoa

Garrantzitsuena, Möbiusen eraztuna da. Birziklatze-ziklo etengabea irudikatzen du. Haren presentziak adierazten du produktua bera birziklagarria dela. Batzuetan, portzentaje bat agertzen da zentroan. Horrek erran nahi du produktuak jadanik baduela birziklatutako materialen ehuneko honenbeste bat.

Tidy Man

Zentzu onaren arau bat gogorarazten duen ikurra, hau da, hondarkinak zikinontzi batean botatzen direla eta ez eremu publikoan edo naturan.

Zikinontzi marratua

Ikur honek adierazten du sektore jakin batek bildu behar duela hondarkina, eta ez dela bota behar zikinontzi arrunt batera.

Triman

Teorikoki, logo hau beharrezkoa da 2015eko urtarriletik, estalki eta produktu birziklagarri guzietan. Produktua birziklagarria dela erran nahi du, eta beraz, bereizi behar dela.

Logo bereziak :

Altzairu birziklagarrirako ikurra

Aluminiorako ikurra

Berina birziklagarrirako ikurra