Larresoro eta gerlaak
Lehen mundu gerla eta Ospitale militarra
Ospitale militarra gerleen denboran izan da.
Seminarioa, garai hartan, 216. ospitale militarra izan zen, Jacquemin mediku nagusiaren zuzendaritzapean.
254 soldadu ospitalean hil eta 131 ehortzi ziren hilerrian.
Hilerriaren beste aldean, 14/18ko 70 soldadu-hilobi aurki ditzakegu. Izan ere, familia batzuk aurkitzeko eta haien baimena lortzeko zailtasunak zirela eta, gorputz batzuk ezin izan ziren karratu militarrera transferitu (Herriko etxeen esposizio ikusteko).
Comete sarearen hilarria
1943 eta 1944 artean, nazien okupazio denboran, Aliatuen tropetako 123 hegazkinlari gordetu, lagundu eta lekutuak izan ziren Espainiara. Larresoroko Mattin Garat okinak eta Ezpeletako baita Zuraideko beste zazpi pasatzaile gazteek parte hartu zuten ekintza horietan, beren biziaren arriskuan. Angeluko Larreko ostatu zaharretik abiatuz (Comet aterpea), zirkuituak Orkatzberoa auzotik zeharkatzen zuen Larresoroko herria, Hegoaldeko Pirinioak zeharkatzeko.
Haien oroimenez, hilarri bat eraiki zuten Larresoron, deabruaren zubiaren ondoan.